Berriak
Atzealdea

Guraso-txokoa ireki du Udalak Idiazpi auzunean

0-3 urte bitarteko haur eta beraien gurasoek erabiltzeko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera bitartean

2018·05·05


Maiatzaren 7tik aurrera, 0-3 urte bitarteko haur eta beraien gurasoek Idiazpi auzunean egokitu den Guraso-txokoa erabiltzeko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera bitartean. 


Udalak bi giltza jarriko ditu gurasoen eskura: bata, udaletxean, 9:00-13:00 bitartean hartu eta uzteko; eta bestea, liburutegian, 17:00-20:00 bitartean erabiltzeko. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du guraso-txokora, eta han ere helduaren ardurapean egongo da haurra.
 

Informazio gehiago: gaztelekuan (688 684 029).