Berriak
Atzealdea

Grises eta Elira taldeen larunbateko kontzertua kiroldegiko pilotalekuan izango da

Emanaldi honetarako eta Rodeo eta Ezpalak taldeek irailaren 5ean eskainiko duten kontzerturako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

2020·08·27


Eguraldi iragarpen kaskarra medio, Grises eta Elira musika taldeek larunbat honetan, abuztuak 29, eskainiko duten kontzertua kiroldegiko pilotalekuan egingo da, plazan egin ordez. Abuztuaren 29ko eta irailaren 5eko emanaldietarako sarrerak agortuta daude jada.

Bandaren kontzertua

Zestoako Musika Bandaren kontzertua irailaren 4an izango da. Hasiera batean Euskal Herria plazan egitea aurreikusten bazen ere, Zestoako Bandak Foru plazan egitea erabaki du. Gaurtik aurrera eman ahal izango da kontzertu honetarako izena, orain arte bezala, turismo bulegora deitu (943 868 812) eta izen-abizenak eta telefonoa emanda.

Segurtasun baldintzak

Zestoako Udalak uda honetan antolatu dituen ekitaldi guztietan bezala, ekitaldi hauetan ere zorrotz beteko dira segurtasun eta garbitasun baldintza. Emanaldira sartzerako, izen-abizenak egiaztatuko dira, tenperatura hartuko da eta eskuak desinfektatuko dira, eta derrigorrezkoa izango da emanaldian zehar musukoa jantzita edukitzea.