Berriak
Atzealdea

Gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jarri ditu udalak

1
Bi zakarrontzi soilik zeuden puntu batzuetan lau jarri dira eta baita aurrez ontzirik ez zegoen puntu batean ere.

2019·10·04


Aurreko legegintzaldiko udal gobernuak zaharkituta zeuden hainbat zakarrontzi erretiratu eta haiek zeuden lekuan berriak jarri zituen. Aldaketa egiterakoan, ordea, hainbat puntu osatu gabe geratu ziren, bi zakarrontzirekin (horia eta grisa) edo bakarrarekin. Hori dela eta, Ingurumen Batzorde berriak hainbat puntu osatu eta berri bat sortzea proposatu zuen.

 

Osatu diren puntuak Erdikalekoa, Laranjadi plazakoa, Arteagako geltokikoa, Gesalaga kalekoa eta Lauiturrieta ingurukoa izan dira. Bestalde, Azpeitiarako autobus geltokian ez zegoen zakarrontzirik eta horkoa izan da jarri den puntu berria.

 

1