Berriak
Atzealdea

Festetan ere eraso matxistei planto!

Zestoako Udalak indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat abiatu zuen Santa Kutzetan. Orain, auzoetako festetan kanpainaren jarraipena egingo da.

2022·07·07


Zestoako Udalak herriko eta auzoetako festetarako indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat abiatu zuen Santa Kutzetan. Orain, auzoetako festetan, kanpainaren jarraipena egingo da.

Zestoako udal eraikinetan (kiroldegian, liburutegian eta anbulategian) triptiko informatiboak egongo dira eskuragarri, bai eta larrialdietarako telefonoen txartelak.

Zestoan, abuztu bukaeran eta irailaren hasieran ere jarraipena emango zaio kanpainari. Irailaren 2an, puntu informatibo bat egongo da Erdi Kalean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jendearen zalantzak argitzen eta informazioa banatzen. Bestetik, eragile ezberdinekin bilerak antolatuko dira materiala banatzeko eta kanpainaren inguruko informazioa emateko. Hala nola, tabernariekin, txosna arduradunekin, jai batzordearekin etab. 

Ikusi triptikoa hemen

Ikusi telefono txartelak hemen