Berriak
Atzealdea

Federatuek erabili ahal izango dituzte herriko pilotaleku irekiak

Zestoako pilotalekuetan herriko pilota elkarteko federatuek izango dute jokatzeko lehentasuna eta binaka jokatu ahal izango da gehienez.

2020·05·27


Pilotan federatuta daudenek herriko pilotaleku irekiak erabiltzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Gehienez bi pertsonak erabili ahal izango dute pilotaleku bakoitza aldi berean. Gaurtik aurrera, beraz, federatuentzat erabilgarri egongo dira Zestoako Gurutzeaga pilotalekua eta auzoetako pilotaleku guztiak, betiere osasun agintaritzak jarritako distantzia eta garbitasun baldintzak betez eta kontaktu fisikoa ekidinez.

 

Lehentasuna Zestoako Abantzu Pilota Klubeko kide diren federatuek izango dute. Hauek, printzipioz, arratsaldez arituko dira Iraeta, Aizarna eta Arroabeko frontoietan.