Berriak
Atzealdea

Euskararen Nazioarteko Egunari begira adierazpen instituzionala onartu du Zestoako udaleko osoko bilkurak

Hiru adierazpen irakurri eta onartu ziren osoko bilkuran. Aho batez onartu ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunekoa. Ehbildu-ko hautetsien aldeko bozkekin, berriz, Boliviako Estatu Kolpea salatzeko adierazpena.

2019·11·29


Hilaren 28an egin zen azaroko osoko bilkura eta hainbat adierazpen onartu zen bertan. Azaroaren 25ean izan zen Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna eta egun horri dagokiona izan zen aurrena irakurri eta onartu zen adierazpena, aho batez. Lotura honetan dago irakurgai adierazpena osorik.

 

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko eguna da eta egun horren harira eginiko adierazpena irakurri eta onartu zen ondoren, aho batez hura ere. Osorik irakurtzeko, jarraitu esteka.

 

Boliviako Estatu Kolpea salatzeko adierazpena irakurri zen ondoren, Bolivian errepresioa jasaten ari direnei babesa adieraziz. Ehbildu-ko hautetsien aldeko bozkekin eta EAJkoen abstentzioarekin onartu zen. Hemen adierazpena osorik.