Berriak
Atzealdea

Erabilera bakarreko 1.000 maskara banatuko ditu Udalak aste honetan

60 urtetik gorakoen artean banatuko dira musuko kirurgikoak aste honetan, herriko puntu desberdinetan.

2020·05·11


Erabilera bakarreko 1.000 musuko banatuko ditu Zestoako Udalak aste honetan, 60 urtetik gorako herritarren artean. Aurrerago, maskara berrerabilgarriak prest izan bezain pronto, bigarren banaketa bat egingo da.

 

Asteazkenetik aurrera, Zestoako Udaltzaingoa arduratuko da herriko puntu desberdinetan musukoak banatzeaz. Honako puntu eta ordutan jaso ahal izango dira:

 

- Arroabean, plazan: asteazkenean 10:00etatik 12:00etara.

- Zestoan, Udaltzaingoan: asteazkenean 17:00etatik 19:00etara.

- Iraetan, pilotalekuan: ostegunean 10:00etatik 11:00etara.

- Arroagoian, Herri Elkartearen ondoan: ostegunean 11:00etatik 12:30era.

- Zestoan, Arteaga auzuneko goiko eremuan: ostegunean 17:00etatik 19:00etara.

- Aizarnan, plazan: ostiralean 9:30etik 11:00etara.

- Lasaon, Herri Elkartearen ondoan: ostiralean 11:30etik 12:30era.

- Zestoan, Idiazpi auzuneko ekarpen gunean: ostiralean 17:00etatik 19:00etara.

 

 

Musukoa pertsonalki jaso beharko da

Maskara, dagokionak pertsonalki jaso beharko du eta banaketa honetan bina emango zaizkio 60 urtetik gorako herritar bakoitzari. Ezintasunen bat tarteko, adineko pertsonak maskara jasotzera joateko eragozpenen bat izango balu, udaletxera deitu beharko du (943 147 010) bere ordez maskara bila nor joango den jakinaraziz.