Berriak
Atzealdea

Bolumen handikoen bilketa berriz ezarriko da ekainaren 10etik aurrera

Urola Erdiko Mankomunitateak bere osotasunean berreskuratu ditu zerbitzu guztiak

2020·06·09


Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazten du bolumen handikoen atez ateko bilketa bere onera itzultzen dela; beraz, EMAUS S.COOP. Enpresako kideak berriz lanean hasiko dira 2020ko ekainaren 10etik aurrera. Bilketa behar izanez gero, herritarrek telefono honetara deitu behar dute: 656789574.

Langileak etxebizitzara sartu ahal izateko, hainbat baldintza bete beharko dira.

Informazio gehiago: Urola Erdiko Mankomunitatea