Berriak
Atzealdea

Ekainaren 22an hasiko dira udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda-gazte programa

Egutegia

2020·02·12


Kirol mahaian Guraso Elkarteak egindako eskaerari erantzunez, Udalak dagoeneko finkatu ditu aurtengo udalekuetako datak:

Udaleku irekiak: ekainaren 22tik uztailaren 17ra

Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrek hartuko dute parte. Aurreko urteetan bezala, hiru edo lau astez izena emateko aukera egongo da. Hiru asterako izena ematen dutenek, uztailaren 10ean amaituko dituzte udalekuak.

Kirol udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 17ra

Saio hauetan 9 eta 11 urte bitarteko haurrek hartuko parte.

Uda-gazte programa: Ekainaren 22tik uztailaren 3ra.

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek kirol eta aisialdiko hainbat ekintza egingo dituzte.

Izen emateak apirilean izango direla jakinarazi du Zestoako Udaleko Gaztedi Sailak.