Berriak
Atzealdea

Bezeroek erabiltzeko aterkiak eskainiko dira Zestoan Merkatari Elkarteko dendetan

Zestoan Merkatarien Elkarteak eta Zestoako Udalak elkarlanean

2017·02·09


Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan, bezeroek erabili ahal izateko aterkiak edo euritakoak eskainiko dira aurrerantzean. Herriko dendariek adierazi dutenez, euria hasi eta aterkiaren beharra duten bezeroek, beti izango dute Zestoako dendetan aterki bat, erabili eta berriro dendara itzultzeko. “Zestoan uste baino gehiago” da  aterkietan irakur daitekeen esaldia. Bezeroari zerbitzu eta tratu on bat eskaini nahian, Zestoa bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarri duten ekimen honek, oinarrian badu esanahi bat ere;  aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskaintzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dira ekimen honekin. Zestoan Merkatari Elkartearen ekimen honek, Eusko Jaurlaritza eta Zestoako Udalaren babesa jaso du.