Berriak
Atzealdea

Arroa Beheko festetan Brigada Morea

Arroa Beheko festetan auzotar talde batek brigada morea sortu du festetan eraso eta indarkeria matxistari aurre egiteko.

2022·07·13


Brigada honek Zestoako udalaren babesa eta laguntza dauka.

Zer da Brigada Morea?
Auzoko festetan indarkeria matxistari aurre egiteko auzotarrek sortu duten estrategia bat. Honen bitartez, brigadaren parte diren auzotarrek elkarlanean eraso matxistei aurre egiteko modu bateratu bat diseinatu dute.

Nola identifikatu ditzakegu Brigada Moreko boluntarioak?
Brigada Morekoak diren pertsonak besoko more bat izango dute, horrela bereiztuko ditugu gainontzeko auzotarrengandik.

Zer egiten dute Brigada Moreko boluntarioek?
Brigada hau behar dutenei laguntzeko sortu da. Laguntza hori modu desberdinetan eman daiteke eta horregatik, auzoan gune seguruen identifikazioa ere egin da. Adibidez, tabernak eta txosna. Festetan eraso eta indarkeria matxistari aurre egiteko egitura bat da.

Zertarako eskatu diezaioket laguntza?
Eraso bat ikusi badut edo ni erasotu banaute, autobus geltokira laguntzeko, ...