Berriak
Atzealdea

Alarma egoera bukatu arteko ordutegiak arautu ditu Zestoako Udalak

Gaurtik hasi eta alarma egoera bukatu arteko taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoak bete beharreko ordutegiak zehaztu ditu Zestoako Udalak.

2020·05·25


Zestoako establezimenduek bete beharreko ordutegi muga zabaldu du Zestoako Udalak deseskaladaren bigarren fase honetan, alkatetza ebazpen bidez. Muga hau alarma egoerak dirauen bitartean egongo da indarrean eta alarma egoera amaitzean, beste alkatetza ebazpenik ezean, ohiko ordutegiak sartuko dira indarrean.

 

Gaurtik aurrera, taberna eta jatetxetako terrazez gain, establezimenduen barruan egoteko aukera ere izango da, aforoaren %50eraino, 2 metroko distantzia errespetatuta eta beti mahaietan jarrita. Elkarte gastronomikoak irekitzea ere baimenduta dago gaurtik aurrera, aforoaren %50 gainditu gabe eta distantziak errespetatuta, hauek ere. Zestoako Udalak alkatetza ebazpen bidez zehaztu dituen ordutegiek taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoei eragiten die:

 

Astelehenetik ostegunera, terrazak goizeko 6:00etatik gaueko 11:00etara egon ahal izango dira martxan eta gaueko 12:00k arte tabernak.

 

Ostiraletik igandera, berriz, terrazak goizeko 6:00etatik gaueko 12:30era zabaldu ahal izango dira, eta 1:30 arte tabernak.