Berriak
Atzealdea

500 maskara kirurgiko gehiago banatuko ditu Zestoako Udalak

Banaketa Udaltzaingoaren leihatilan egingo da bihartik aurrera, goizez eta arratsaldez

2020·05·19


Zestoako Udalak 500 maskara kirurgiko banatuko ditu herritarren artean, bihartik hasita. Banaketa Udaltzaingoaren leihatilan egingo da, maskara bat emango zaio bertaratzen den herritar bakoitzari eta 500 maskarak banatu arte egongo da martxan.

 

Musukoak jaso ahal izateko, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egongo da leihatila irekita. Banaketa ostiralera arte edota maskarak bukatzen diren arte izango da martxan.

 

Musuko berrerabilgarriak, aurrerago

Maskara berrerabilgarriak egiteko materialaren zain dago Udala eta iritsi bitartean dauzkan maskara kirurgikoak herritarren artean banatuko ditu.