Berriak
Atzealdea

2021erako bazkidetza kanpaina abiatu du Zestoako Kiroldegiak

2020ko prezioak mantendu egingo dira baina 2021erako bazkidetza motak gehituko dira.

2020·12·17


Dagoeneko zabalik dago datorren urterako Zestoako Kiroldegian bazkide egiteko epea. Zestoako Udalak onarturiko tasen arabera, aurtengo prezioak mantenduko dira martxan dauden bazkide-kategoriatan. Dena den, 2021erako hainbat bazkide-kategoria gehitu zaizkie aurrez zeudenei eta bestelako berrikuntzak ere egin dira.

2021era begira, alde batetik, langabezian daudenek, elbarritasunen bat dutenek eta gutxieneko diru-sarrera batera iristen ez diren alargunek hobaria izango dute. Bestetik, urte osoko bazkidetza egitean, urte sasoiaren arabera, ordainketa proportzionala izango da; martxotik aurrera bazkide egiten direnek dagokien tarifaren zati proportzionala ordainduko dute.

Berrikuntza gisa, 2021ean 12 eta 15 urte bitarteko gazteei aukera emango zaie bazkide egin eta kiroldegiko hainbat instalazio erabiltzeko, eta haur gaztetxoagoak dituzten familiek euren seme-alabekin hainbat areto erabili ahal izango dituzte. Gazte ordua eta Familia ordua jarri zaie izena zerbitzu hauei eta ordutegi eta espazio mugatuak izango dituzte.

Lotura honetan dituzue kiroldegiko bazkidetza mota bakoitzari dagozkion tarifak eta hainbat espazioren alokairuagatikoak.