Berriak
Atzealdea

2020ko udal aurrekontua onartu du osoko bilkurak

Ehbilduren aldeko bozkekin eta EAJren abstentzioarekin onartu da 2020ko udal aurrekontua, 5.682.996,00 €-koa.

2019·12·23


Aurreko ostegunean, abenduaren 19an, egin zen abenduko osoko bilkura eta bertan onartu zen 2020ko udal aurrekontua. Ehbilduko sei hautetsiek aurrekontuen aldeko bozka eman zuten eta EAJkoak abstenitu egin ziren. Gehiengoz onartu zen eta, beraz, 5.682.996,00 €-ko aurrekontua izango du Zestoako Udalak 2020rako.

 

Aurtengo udal aurrekontuen berrikuntza nagusia garaiz onartu izana da. Orain arte, urtea hasi ondoren, martxoan edo apirilean, onartu izan dira aurrekontuak eta Zestoako Udal gobernuak orain arteko inertziarekin hausteko apustua egin du. Hori dela eta, 2020 urtea hasterako erabilgarri izango du urte naturalari dagokion aurrekontua.

 

 

Besteak beste, udaletik dirulaguntza jasotzen duten eragile eta elkarteei funtzionamendua erraztea da helburua, 2020an ohi baino lehenago egin ahal izango baitute dirulaguntza eskaera eta garaiz jakingo baitute urterako izango duten aurrekontua.