Berriak
Atzealdea

"Telefono morea" martxan izango da herriko jaietan

Erasoren bat gertatuko balitz 615 768 980 telefono zenbakia egongo da martxan 24 orduz, erasotua artatzeko.

2019·08·31


Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Bargaztak talde feminista eta udalaren arteko elkarlanari esker, estreinakoz telefono zenbaki bat egongo da 24 orduz martxan, erasoren bat gertatuko balitz bertara deitu eta erasotua artatzeko.

615 768 980 telefono zenbakia udalak eskuratu du, herri eta auzoetako jaietako batzordeek gisa honetako ekimenak egin ahal izan ditzaten.