Berriak
2026·02·04
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan deskontuak eska daitezke
2025eko irailaren 29ko Udal Batzarrean udal izaerako zenbait zerga, tasa eta prezio publiko ordainarazteko ordenantza arautzaileen aldaketa adostu zen.
2026·01·29
Den prest Kobaz Koba Trail lasterketarako
Otsailaren 8an egingo da lasterketaren hamargarren edizioa eta guztira 495 parte-hartzaile izango dira, aurreko edizioetan baino 200 gutxiago, udalak dortsal kopurua murriztea erabaki baitu lasterketa jasangarriagoa izan dadin.
2025·12·29
Udal Kiroldegiko 2026ko bazkidetzak berritzeko unea da
Bazkidetza kuota helbideratuta izan dutenek, bazkidetza berritu, aldatu edo atzera bota nahi izanez gero, urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko dute.
2025·12·18
Urola Erdiko sei udalerriek “Urola Erdia ispiluaren aurrean” kanpaina aurkeztu dute
Iraurgi Berritzen, Laien eta Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilek herritarren esku jarri dute eskualdeko erronka sozial eta ingurumeneko nagusiak modu ulergarrian azaltzen dituen kanpaina bateratua. “Urola Erdia ispiluaren aurrean” ekimenak eguneroko erabakiek – nola mugitzen garen, nola berotzen garen edo zer erosten dugun – etorkizuneko Urola Erdian izango duten eragina azaleratu nahi du.
2025·12·03
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Zestoako Udalaren adierazpen instituzionala
Euskararentzat aukera berriak zabalik daude eta hazi eta berritu dadin gure hizkuntzaren biziberritzeari heldu behar diogu.
2025·11·19
Larunbatean Aizarnako elizan “Zaindu dezagun gure ondarea” saioa izango da
Aizarnako elizak ondare aldetik duen balioagatik proba pilotua egiteko aukeratua izan da eta ondorioz bertako bizilagunen parte-hartzea beharrezkoa da.
2025·11·12
2026ko Kobaz Koba Trail lasterketa otsailaren 8an izango da
Bi ibilbideetarako 450 dortsal izango dira eta izen-ematea azaroaren 14an zabalduko da zestoarrentzat.
2025·11·10
Zestoako Udalak eta Argiolak lagapen hitzarmen berria sinatu dute
Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuak utziko dizkio udalak Argiolari.
2025·11·05
Lasaoerreka bidean asfaltatze lanak egin dira
Itzira baserriko bidegurutzetik hasi eta Otola baserri aldera 710 metro errepide asfaltatu dira.
2025·10·27
Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integral berria onartu du Zestoako Udalak
Projekta Urbes arkitektura taldea arduratu da Plan berriaren aholkularitza teknikoaz eta idazketaz eta datozen lau urteetara begira bideratuko diren jarduerak aurreikusten ditu dokumentuak.












