Berriak

Atzealdea Zubimusu kalean, Urola ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berritu du Udalak

PAsa den astean amaitu dira berritze lanak.

2023·04·11


Zestoako Udalak pasa den astean amaitu zituen Zubimusu Kalean, Urola ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berritzeko lanak.

Berritze lan horien artean, zenbait gunetan hormigoizko zolata berritu da, kaleko argiteriarentzat zimendu eta arketa berriak egin dira eta plastiko berziklatuzko baranda berria jarri da baita ere. Bestetik, iturri zaharra zegoen gunea ere berritu da.

Egin diren konponketa guzti hauen aurrekontua 39.229,17 € eurokoa da.