Agenda
Atzealdea

Zoroperia

Egitaraua
26 ABE
agenda | 2019 | Zestoa

  • 09:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana
  • XXX. Barazki eta fruta lehiaketa
  • Urolako XXII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. / Haurrentzako tailerrak.
  • XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa
  • Horiez gain talogileak, artisauak eta salmenta-postuak
  • 11:00 Trikitilariak
  • 11:30 - 13:00 ‘photocall’ saioa torilean. Baserritar jantziz joatea komeni da
  • 12:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira
  • 12:45 Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak
  • 13:00 Bargaztak talde feministak deituta, matxismoaren aurkako performance jendetsua, plazan
  • Ondoren, gazta eta sagardoa dastatzea, plazan
  • 14:00 Baba jana Gaztetxean
  • 17:15 Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin
  • 17:30 Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta: Pilota partidak herritarren artean. Herri kirol saioa, Arria V. – Zaldua / Otaegi – Txapartegi
  • 18:00 “Teleipuina”, umeentzako txotxongilo ikuskizuna, Kultur Etxean. Telebistaren aurrean orduak eta orduak pasatzearen ondorioak azaleratuko dizkigute Toni-ren abentura dibertigarriek
  • 19:30 Gabenara plaza taldea, udaletxeko arkupetan, afalordura arte
  • 22:00 Gabenara plaza taldea

Zoroperia