Agenda

Atzealdea Zoroperi eguna

Baserritar jantzita atera!
25 ABE
agenda

Zoroperi eguna

 

09:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

XXVII. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, Oñatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio).

Urolako XIX. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk:

  • Liztor asiatikoaren inguruko erakusketa.
  • Erlauntzako produktu desberdinen onurak ezagutarazi
  • Eztien dastaketa gidatua: Zer eta nola baloratu ezti desberdinak. Gipuzkoako ezti desberdinen ezaugarriak ezagutzeko aukera eztia dastatu eta ezaugarriak baloratuz.
  • Herriko txikienentzako kandela tailerra. XVIII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.

11:00-13:00 Eliza irekita egongo da jaiotza ikusteko.

11:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran

12:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.

12:15. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.

12:30-13:30 'photocall' saioa. Baserritar jantziz joatea komeni da.

13:30 Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.

17:15 Denok kiroldegira, kalejira, txarangarekin.

17:30 Pitussa clown kontalaria umeentzat, Kultur Etxean.

17:30 Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta.

  • Palaz herriko neska-mutilak: Josu Rodriguez – Leire Lopetegi / Mikela Diaz – Maialen Etxeberria.
  • Pilota partida, profesionalak, eskuz: Ugalde – Erostarbe / Jaka – Tolosa.

20:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.

22:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan. Baserritar jantzita atera!