Berriak
Atzealdea Zestoako Udalaren ordezkaritza GRI Castings enpresako zuzendaritzarekin bildu da
Arroabeko Sansinenea Industrialdean dagoen GRI enpresak itxitze espedientea martxan jarri ondoren, Zestoako Udalak bere kezka adierazi nahi du, bertan dauden 61 beharginek euren lanpostua gal dezaketelako.
2023·03·10
Hori dela-eta, atzo Mikel Arregi alkatea eta Marga Eizagirre zinegotzia enpresako zuzendaritzarekin bildu ziren eta udalaren kezka adierazteaz gain, langileekin akordiora iritsi eta enpresaren lan jarduna ez eteteko ahalegina egiteko eskatu zioten. Enpresako zuzendaritzako ordezkariek bere aldetik urteetako galeren berri eman zuten eta dauden zirrikitu guztiak aztertu eta langileekin akordiora iristeko ahalegina egingo dutela adierazi zuten.
Zestoako Udalak gogorarazi nahi du, udalerriko eremuan ematen den jarduera ekonomiko oro eta ondorioz lanpostuak sustatu eta zaindu nahi dituela, jarduera horrek bete beharreko berme guztiak errespetatzen direla zaintzearekin batera.