Berriak
Atzealdea Zestoako Udalaren oharra herriko festen eta indarkeria matxistaren inguruan
2022·09·01
Uda honetan Euskal Herriko herri desberdinetako festa zein jai giroko eremuetan gertatu diren emakumeenganako eraso berriak beldur eta kezka puntu bat ekarri dute gizartera. Gurean ere larritasuna nabari da eta horregatik udalak lasaitasunera deitu nahi du. Denok aske sentitu behar dugu kalera irten eta festak gozatzeko.
Irailaren 2an arratsaldeko 18:00etatik aurrera Erdi Kalean festa eremuan gertatzen diren eraso matxisten inguruko informazioa banatzen egongo gara.
Gogoratu baita ere festak irauten duten bitartean Itaia emakume langileen antolakunde sozialistak protokolo bat eta indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada bat sortu dituztela.
Udalak ekimen honekin bat egiten du eta bere baitan dituen hainbat baliabide Itaiaren esku utzi ditu.
Horrekin batera herritarrei gogorarazi, eraso bat ikusi edo pairatu baduzue arreta telefonoak honakoak dira:
ITAIA-Indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada: 688 689 370
SATEVI (24h): 900 840 111
SOS deiak(24h): 112
Udaltzaingoa: 656 784 867
Gizarte Zerbitzuak: 943 147 132
Ertzaintza: 943 083 780