Berriak
Atzealdea Zestoako Udalak txakurrak dituzten herritarrei elkarbizitza arauak errespetatzeko eskatzen die
2024·08·07
Zestoako Udalak txakurrak dituzten herritarrei gogorarazi nahi die Zestoako Udalak animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza bat duela indarrean eta bertan jasotakoa betetzea beharrezkoa dela denon elkarbizitzarako.
Azkenaldian herrian arau horiek ez dira betetzen eta udalean herritarren kexa asko ari dira jasotzen. Hori kontuan izanda, honako arau hauek betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi die txakurrak dituzten herritar guztiei:
-
Herriko bide eta leku publikoetan eta eraikin kolektiboetako guztien erabilerarako zatietan, txakurrak kontrolpean eta uhal batez loturik eduki behar dira. Uhalak egokia izan behar du animaliaren ezaugarrietarako.
-
Debekatua dago txakur-gorozkiak bide eta plaza publikoetan, haur parkeetan, lorategietan, zelaietan eta oro har, edozein lekutan uztea. Horregatik, txakurrekin doazen pertsonek gorozkiak jaso egin beharko dituzte.
-
Txakur jabeek derrigorrez identifikatu eta erroldatu beharko dituzte beren txakurrak; txakurra jaio edo erosi den momentutik hilabeteko epean.
-
Txakur arriskutsutzat hartzen diren txakurrak izateko, baimena beharrezkoa da eta udaletxean eskatu behar da. Muturrekoa eramatea ere derrigorrezkoa da.
-
Galdutako txakur bat aurkituz gero edo larrialdiren bat izan ezkero, honako telefonora deitu behar da: 656 784 867 (udaltzainak).