Agenda
Euskal Herriko Koronabirus kasuen gorakadaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzaren neurri eta gomendioak jaso ostean, gaurtik, martxoak 13, beste hainbat neurri jarri ditu indarrean, pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren zabalpena gutxitzeko.
Udal zerbitzu eta jarduera hauek bertan behera utziko dira:
- Kirol instalazioak (Kiroldegia, futbol zelaia, ...)
- Gaztelekua
- Liburutegia
- Kultur Etxea
- Arroagoiko, Arroabeko, Iraetako eta Aizarnako kultur etxeak
- Idiazpiko lokalak
- Turismo bulegoa
- Ekainberri
Herritarren Arreta Zerbitzua ohiko ordutegian izango da irekita, 8:30etatik 14:00etara, baina beharrezkoa bada bakarrik joatea gomendatzen da udaletxera, eta administrazio elektronikoa eta telefono bidezko kudeaketa erabiltzea ahal den kasu guztietan.
Osasun agintarien jarraibideen arabera, Udala neurri berriak hartzen edo egokitzen joango da.
Bestalde, Udalak bizilagunei gogorarazten dizkie koronabirusaren aurkako gomendioak:
- Eskuak maiz garbitu alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin
- Ez ukitu ahoa, sudurra eta begiak
- Arnas higieneko neurriak: eztul edo doministiku egitea, ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaliz
- Gutxienez metro bateko tartea izatea gainerako pertsonekin
- Sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna izanez gero, eskatu arreta medikoa. Sintomak izanez gero osasun zentroetara ez joatea gomendatzen dute Euskadiko osasun agintariek, etxean geratzea (betiere egoera klinikoak horretarako aukera ematen badu) eta 900 20 30 50 telefono zenbakira deitzea, paziente bakoitzari dagozkion argibideak emateko.
Zestoan, 2020ko martxoaren 13an
ALKATEAK