Berriak

Atzealdea Zestoako Udalak eta Oinherri elkarteak Arroabean herri hezitzailea prozesu parte-hartzailea abiatuko dute

Lehen saioa gaur bertan izango da 18:00etan Elkargunean.

2024·01·16


Gaur izango da Arroabea herri hezitzaile prozesu parte-hartzaileko lehenengo saioa 18:00etan Arroabeko Elkargunean. Eragile ezberdinen elkargunea izatea nahi du egitasmo honek: erronkak identifikatu, lehentasunak adostu eta plangintza partekatu bat definitu ahal izateko. Hezkuntza bere osotasunean, modu integral batean lantzea; Arroabeko hezkuntza komunitatea saretzea eta herri moduan, hezkuntzarako estrategia bat adostea da egitasmoaren helburu nagusia.

Prozesuan zehar, Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak aholkularitza eta laguntza eskainiko dio Zestoako Udalari.

Datozen hilabeteetarako finkatu diren saioak honakoak dira (saio guztiak Arroabeko Elkargunean izango dira 18:00etan):

  • Urtarrilak 16, asteartea. Diagnosi partekatua: non gaude?

Hezkuntza modu integral batean ulertuta Arroabean jadanik burutzen diren egitasmoak zerrendatuko dira. Egitasmo hauek aurrera eramaten lan egiten duten eragileak identifikatu eta euren arteko elkarlan edota sinergiak aztertuz. Herriko hezkuntza arloaren argazki bat egitea izango da saio honen helburua, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz, erronkak definitzeko.

  • Otsailak 6, asteartea. Hezkuntzarako herri estrategia: nora joan nahi dugu?

Herri hezitzailearen filosofiak, hezkuntzatik herri estrategia aberasteko ematen dituen aukerak mahai gaineratuko dira. Herri bezala ipar konpartitu bat eraikiko da, hezkuntzatik burutzen diren egitasmo guztientzako testuingurua kokatuz. Norabide horretan elkarrekin dituzten erronkak definituko dira, eta lehentasunak adostu.

  • Martxoak 12, asteartea. Plangintza partekatua: nola joango gara?

Arroabeko hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da. Aurreko saioan definitutako ipar partekaturantz joateko, guztien elkarlanerako gunea izango den elkarguneari forma emanez. Hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da; maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egin daitezkeen ekintzak eta baliabideak identifikatuz. Plangintza partekatua definituko da.