Berriak
Atzealdea Zestoako Udalak Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du
2019·09·24
Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du urriaren 26an Zestoako Udal Kiroldegian. Lertxundi lehen ere izana da herrian kontzertua ematen, Zestoako Eliz-ondo aretoan, Ez Dok Amairu mugimenduaren baitan. Mende erdi beranduago itzuliko da Zestoara, oraingo honetan, kiroldegira.
Kontzertua urriaren 26an izango da, gaueko 21:00etan, Zestoako Udal Kiroldegian. Sarrerak salgai daude dagoeneko Zestoako turismo bulegoan (Portale kalea 1), 9:30-13:30 eta 15:00-17:30 ordutegian. Internet bidez ere eskura daitezke; lotura Zestoako Udalaren webgune honetan bertan dago.