Berriak
Atzealdea Zestoako Udalak bat egiten du enpresa elektriko handien gehiegikeria salatzeko mobilizazioarekin
Llotja de Marreko alderdiek deitutako aldarrikapenarekin eta herrian eginiko deialdiarekin bat eginez, udaletxe azpiko eta plazako argiak itzaliko dira bihar
2021·10·07
Zestoako Udalak bat egiten du ostiral honetarako, urriak 8, Llotja de Marreko alderdiek (Esquerra Republicana, Ehbildu, Mes per Mallorca, BNG, Cup eta Més Menorca) deitutako mobilizazioarekin.
Hori dela eta, eta bide batez herriko eragiletzak eginiko deialdiarekin bat eginez, gaueko 22:00etatik 22:10era udaletxe azpiko eta plazako argiak itzali egingo dira. Era berean, Zestoako Udalak dei egin nahi die herritarrei ekimenean parte har dezaten.