Berriak

Atzealdea Zestoako Udalak Auzobusa Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara eramango du

Bucraa herriko adinekoen zentro bat izango du helmuga Zestoako ibilgailuak.

2026·03·13


Auzobus zerbitzua emateko ibili izan den ibilgailua Zestoako Udalak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara (Tindouf) eramango du. Iaz, Zestoako Udalaren ordezkaritzak kanpamenduetara egindako bidaian ikusitako beharrak aztertuta, eta ibilgailu honek Zestoan egin beharreko ibilbidea amaitutzat emanda, Udalak kanpamenduetara dohaintzan ematea erabaki du. Atzo, martxoak 12, Zestoatik abiatu ze ibilgailua gurpildun 17 aulki, bederatzi ibiltzeko tresna, hainbat makulu, pardelak, botikak eta bi mikrouhin industrial barnean zituela.

Bucraa (Aaiun) herrian dagoen adinekoen zentro batean erabiliko dute ibilgailua; bertako erabiltzaileak euren etxeetatik zentrora garraiatu ahal izateko. Bidaia aprobetxatuz, Wadna elkarteak bildutako materiala ere bertan eramango dute.

Ibilgailua atzo atera zen Zestoatik eta hilaren 14an Donostiatik Alikantera (Espainia) abiatuko da elikagaien karabana solidarioarekin batera. Behin Alinkanten, ferrya hartuko du Zestoako Auzobusak Oranera (Argelia) joateko, eta handik Tindoufeko kanpamenduetara.