Berriak
Atzealdea Zestoako Udalak Arroabeko balizko kutsaduraren gaiaren berri emateko lehen kontaktuak egin ditu
2022·03·09
Zestoako Udalak duela egun batzuk Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkartearen idatzi bat jaso zuen. Idatzi horretan elkarteak adierazten zuen Gri Castings S.L. enpresaren isurien kalitateaz kezkaturik zeudela. Auzo elkarteak idatzian adierazten zuenez, azken asteetan auzoko hainbat biztanlek euren terrazetan hauts beltzaren pilaketa ez ohikoak nabaritu dituzte eta horrek berriro ere kezka sortu du auzotarrek arnasten duten airearen kalitatearen egokitasuna zalantzan jarriz.
Informazio horren aurrean Zestoako Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailari egoeraren berri eman dio eta Gri Castings S.L enpresarekin ere harremanetan jarri da.
2019. urtean enpresaren ke beltzaren isuriarengatik eta inguruko autoetan nabarmena zen erdoil kaparengatik, airearen kalitatea neurtu zen eta adierazle guztiak neurri egokietan kokatzen zirela ondorioztatu zen orduan.
Hala ere, Zestoako Udalak gizarte ongizatearekin konpromiso sendoa dauka eta herritar guztien bizi kalitatea bermatzea du helburu. Horregatik, nahiz eta gai honetan zuzeneko eskuduntzarik ez izan, Arroabeko auzotarrei egoera hau aztertzeko eta ahalik eta konponbiderik egokiena emateko laguntza eskaini nahi die.