Berriak

Atzealdea Zestoako Udalak 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua aurkeztu du

2024ko udal aurrekontuko 60.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute herritarrek euren proposamenak eginez.

2024·02·02


Hirugarren urtez, aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan jartzera doa Zestoako Udala. 2024an, udal aurrekontuetako 60.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Prozesu honetan edozein herritarrek hartu dezake parte, proiektuak proposatuz eta ondoren zein proiektu gauzatuko diren erabakiz.

Herritar bakoitzak bi proposamen egin ditzake eta proposamen bakoitzaren kostua gehienez 15.000 eurokoa izan daiteke. Proposamenak interes publikokoak izan behar dute.

Proposamenak idatziz aurkeztu behar dira otsailaren 21a baino lehen eta horretarako bi aukera daude:

Ondoren, otsailaren 27an 19:00etan egingo den saio irekian, egindako proposamenak ahoz aurkeztu beharko dira gainerako herritarren aurrean. Saio honetan ahoz aurkezten ez diren proiektuak prozesutik kanpo geratuko dira.

Behin proposamenak aurkeztuta, proposamen bakoitzaren bideragarritasuna aztertuko da. Ondoren, apirilaren 9an 19:00etan egingo den bilera irekian Udalak egindako azterketaren eta balorazio ekonomikoaren berri emango du.

Bozketa fasea apirilaren 10etik 26ra izango da eta 16 urtetik gora dituzten zestoar guztiek hartu ahal izango dute parte. Bozketa presentzialki egiteko aukera egongo da udaletxeko harrera bulegoan edo telematikoki www.zestoa.eus webgunean.

Bozketako emaitzen berri apirilaren 30ean emango da 19:00etan egingo den bilera irekian.