Berriak
2021·03·18
Zestoako Udalak herritarrak bilera zabal batera gonbidatu nahi ditu, herriko euskara foroa eratzeko asmoz. Foroaren xede nagusia euskararen normalizazioan aurrera pausuak ematea izango da eta herriguneko hainbat eragilek hartuko dute parte bertan, bai euskara arloan dabiltzanek eta baita hezkuntza arlokoek ere. Normalizazioan aurrera pausuak emate bidean, herrian erabilerak duen beheranzko joera iraultzeko estrategiak pentsatzea izango da ildoetako bat.
Bilera datorren asteazkenean izango da, martxoaren 24an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan eta gai honen inguruan interes edo kezka duen herritar ororentzat irekia da. Pandemia dela eta izena eman beharko da aurrez, martxoaren 24 goizean, beranduenez. Horretarako, 943 147 010 telefonora deitu beharko da edo euskara@zestoa.eus helbidera idatzi.