Berriak
Atzealdea Zestoako Udal Kiroldegia ekainaren 8an zabalduko da
2020·06·04
Hiru hilabete itxita egon ondoren, ekainaren 8an zabalduko ditu ateak Zestoako Udal Kiroldegiak. Osasun erakundeen irizpideei jarraituz, funtzionamendu protokolo bat osatu du Zestoako Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoko Sailak eta, protokolo horri jarraituz, datorren astelehenetik aurrera erabili ahal izango dituzte Kiroldegiko instalazioak bertako bazkide direnek.
Hasierako fasean astelehenetik ostiralera irekiko da kiroldegia, goizeko 8:30etik iluntzeko 20:00ak arte, eta larunbatetan itxita egongo da. Instalakuntzak bazkideek soilik erabili ahal izango dituzte eta derrigorrezkoa izango da hitzordua aurrez eskatzea (ekainaren 4tik aurrera, 8:30etik 15:00etara).
Funtzionamendua
Kiroldegiko ateak 8:30ean irekiko dira eta erabiltzeko ordu-tarteak aurrez ezarrita egongo dira. Goizeko erabilera tarteak ordu eta erdiko iraupena izango dute eta arratsaldekoek ordubetekoa. Erabilera tartea pasata, kiroldegiko ateak itxi egingo dira ordu erdiz, langileek espazioak desinfekta ditzaten. Garbiketarako ordu erdia igarota, hurrengo txandarako erreserba eginda daukatenak sartuko dira. Ondorengo taulan ikus daitezke erreserba daitezkeen ordu tarteak:
Eguna |
Astelehenetik ostiralera |
|||||||||||||
Ordutegia |
8:30 - 10:00 |
10:00 - 10:30 |
10:30- 12:00 |
12:00 - 12:30 |
12:30 - 14:00 |
14:00 - 14:30 |
14:30 - 15:30 |
15:30 - 16:00 |
16:00 - 17:00
|
17:00 - 17:30 |
17-30 18-30 |
18:30 - 19:00 |
19:00 - 20:00 |
20:00 Kiroldegia itxita |
Adin tartea |
65+ |
itxita |
16-69 |
Itxita |
16-69 |
Itxita |
65+ |
Itxita |
16-69 |
Itxita
|
16-69 |
Itxita |
16-69 |
|
Adin tarteen arabera emango dira orduak: 65 urtetik gorakoek bi txanda edukiko dituzte, 8:30-10:00 eta 14:30-15:30. 16 eta 64 urte bitartekoek, berriz, 5 txanda edukiko dituzte aukeratzeko. Kolektibo zaurgarriena 65 urtetik gorakoek osatzen dutenez, gainontzeko erabiltzaileekin kontaktua ekiditea izan da planteamendu honen helburua.
Erabiltzaile bakoitzak egunean ordu tarte bat erreserbatu ahal izango du. Erreserbak bezperan egin ahal izango dira, beranduenez, eta erabili nahi den aldi bakoitzerako egin beharko dira (ezingo da egun bat baino gehiagorako erreserbarik egin aldi berean). Erreserbak 943 147 942 telefonora deituta edo, aurrez aurre egin ahal izateko, kiroldegiko harrerako leihora hurbilduta egin beharko dira.
Erabiltzaileentzat oharrak
- Eraikinera sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da bi toalla eramatea (bata handia, norbere izerdia garbitzeko, eta bestea handia, makinetan jartzeko e.a.).
- Sartzerakoan: oinetakoak desinfektatu beharko dira, tenperatura hartuko da (37,5etik gora ezingo da sartu) eta eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira. Maskara eramatea ere derrigorrezkoa izango da, kirola egiterakoan bakarrik kendu baitaiteke.
- Erreserbatu den ordu eta erdiaren lehen 30 minutuetan sartu beharko da goizetan eta erreserbaturiko ordubetearen lehen 15 minutuetan arratsaldetan (tarte horiez kanpo kiroldegiko atea giltzaz itxita egongo da).
- Erabilitako makinak eta materiala norberak garbitu beharko ditu, horretarako aretoetan egongo diren produktuekin.
- Rokodromoko erabiltzaileek magnesio likidoa erabili beharko dute.
- Igogailua mugikortasun arazoak dituztenek soilik erabili ahal izango dute.
Protokolo hau deseskalatze prozesuaren 2.faseko baldintzetara egokituta egin da. Hori dela eta, posible da epe-laburrean protokolo hau aldatzea.