Agenda

Atzealdea “Emakume guneak Zestoan” bisita-solasaldia

Ondarearen Europako Jardunaldiak
20 URR 28 URR
agenda

Ekimen hau Ondarearen Europako Jardunaldien barne dago. Jardunaldi horien aurtengo gaia “Ondarea, Emakumeen Emaria” da.

Bisita-solasaldiaren helburua da emakumea protagonista izan den hainbat lekutatik ibilbidetxo bat egitea eta denon artean emakumeak gure herriaren historian izan duen papera hausnartzea. Azalpenak eta solasaldia Amaiur Aristi eta Nerea Odriozola herritarrek koordinatuko dituzte. Biak Kazetaritzan lizentziatuak dira, bata Antropologia gaietan aditua eta bestea Historia Garaikidean.

Ibilbidea Foru plazan abiatuko da goizeko 11:00etan eta Pio Baroja plaza, Kaleokerra, Laranjadi plaza, Portaleko ataria, Alonderoko aldapa, Lauiturrietako garbitokia eta inguruak bisitatuko dira. Ekimen hauek Zestoako Udalak antolatu ditu.

 

"Zestoako emakumeak izango dira protagonistak datozen bi larunbatetan egingo diren bisita-solasaldietan" danbolin.eus-en

“Emakumeek egindako lana ezkutukoa izan da historikoki” hitza.eus-en

 

 

 “Emakume guneak Zestoan” 2018ko egitaraua “Emakume guneak Zestoan” egitaraua 2