Agenda
Atzealdea Zestoako Kultur Etxearen azterketa
Zestoako Kultur Etxea inauguratu zenetik, aldaketa asko gertatu dira: 25 urtean, gizartea izugarri aldatu da eta kultur jarduerak eta kultur eragileen beharrak ere bai. Urte horietan, Kultur Etxean moldaketa batzuk eginez, nola edo hala erantzun zaie aldaketa eta behar horiei baina uste dugu iritsi dela momentua gaiari adarretatik heltzeko eta behar diren egokitzapen edota aldaketa sendoak egiteko.
Hori dela-eta, parte-hartzean oinarrituta, Kultur Etxeari buruzko eztabaida prozesua zabaltzea proposatzen dugu. Prozesu horren ondoren, Kultur Etxearen inguruko diagnostikoa (ahuleziak eta beharrak) eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzen proiektu teknikoa edukiko da. Kultur Etxeari buruz egiten den gogoetak behar berriak identifikatzeko ere balioko du (Kultur Etxetik kanpo ere bai).
Bilera horretan parte hartzea ezinbestekoa da herritarren eta eragileen beharrak ondo kontuan hartzea nahi bada. Ondorioz, bertan parte hartzeko ahalegin berezia eskatzen zaizu.
Herritarren parte-hartzearen bidez Zestoako Kultur Etxearen azterketa egiteko
proposamena
Eguna: irailaren 18a, asteartea
Ordua: 19:30
Lekua. Kultur Etxea
Helburuak:
- Kultur Etxeaz eztabaidatzeko asmoaren berri ematea, eta parte-hartzaileen ekarpenak jasotzea.
Nori zuzendua dago bilera:
- nahi duten herritarrei, Kultur Etxearen erabiltzaileei, herriko elkarteei eta abarrei.
