Berriak
Atzealdea Zestoako jaietan irailaren 7an izango den paellan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
2024·07·08
Orain arte, lehenengo bilera bat egiten zen eta ezinbestekoa zen paellan parte hartu nahi zuten taldeak bertara joan eta apuntatzea. Lehen bilera hartan paellaren antolaketa lanez arduratuko ziren 6 talde aukeratzeko, zozketa egiten zen. Aurten beste era batera egitea proposatzen da. Helburua lehen bilera honetan jada antolaketa lanak martxan jartzea da.
Hauek dira aurtengo irizpideak:
Izen-ematea:
- Paellan parte hartu nahi duten talde edo kuadrillek uztailaren 8tik 17ra arteko epea izango dute apuntatzeko (13:00 arte). Epe horretan apuntatzen ez den talderik ez da onartuko paellan.
- Izen ematea Zestoako Udaleko Kultura Saileko telefonoaren (688 735 652) whatsapp bidez egingo da. Iaz “Paella 2023” whatapp taldean zeuden kuadrillek bertan eman dezakete izena, besteek “Zestoako Udala Kultura”-n zuzenean.
- Izena emateko honako datuak eman behar dira nahitaez:
- 1) Kuadrillaren izena
- 2) Arduradunaren izena
- 3) Telefonoa (whatsappeko zenbaki bera ez bada).
Zozketa:
- Uztailaren 17an 13:00etatik aurrera, izena emandakoen zerrenda argitaratuko du udalak “Paella 2024” whatsapp taldean.
- Uztailaren 18an, eguerdiko 12:00etan, zozketa egingo da Kultur Etxean. Zozketan parte hartuko dute Zestoako Udaleko zinegotzi batek eta kultur teknikariak. Zozketa irekia izango da ikusi nahi duenarentzat.
Antolaketarako bilera zabala:
Zozketan ateratzen diren 6 kuadrillak antolaketa lanetan hasiko dira eta gainontzeko kuadrillak bilera orokor batera deituko dituzte, egokiena ikusten duten momentuan.
* Argazkia: Danbolin