Agenda

Zestoako Jaiak 2022

Irailak 3-11
03 IRA
agenda | Zestoa | 2022

IRAILAK 3, LARUNBATA. GAZTE EGUNA

Pili Alkortaren margolanen erakusketa (12:00 – 14:00; 18:00 – 20:00)

Eguerdi partean. Zestoako Txaranga.

14:00. “Garaia da! Antton etxera” herri bazkaria plazan. Txartelak salgai ohiko lekuetan.

18:00. XXXV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.

20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

20:30. Zestoako batukada.

22:00. Etxekalte, Rodeo, Vulk eta Dj Elba Laranjadi plazan.

 

IRAILAK 4, IGANDEA

Pili Alkortaren margolanen erakusketa (12:00 – 14:00; 18:00 – 20:00)

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:30. Meza Nagusia.

13:00. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Angeles Jiménez Espada eta Jose Luis Galdona Astigarraga izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 eta 88 urte bitarteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan.

14:30. Jubilatuen bazkaria.

19:00. Txistulari alardea, plazan. Antolatzailea: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea.

Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak; Zumaiako San Pedro Abesbatza (zuz. Amaia Aldalur); Jagoba Astiazaran txistulari bakarlaria; Eñaut Elorrieta abeslaria; Roberto Moso abeslaria; Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslariak; Itxaropena dantza taldea; Eider Mendizabal eta Peio Nuño (Joxe Mari Orbegozoren “Dantzaki” dantza eskolako dantzariak); Zestoako batukada taldea (zuz. Adrian Larrañaga); Aitor Furundarena akordeoilaria; Metal boskotea.

Ikuskizunaren zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria.

 

IRAILAK 7, ASTEAZKENA

18:00. Ama Birjina bezperako meza.

19:00. Itxaropena Dantza Taldeko kideek botako dute txupinazoa. Musika, Pantxo Balbuenarekin.

22:00. MANITU + Mugi Panderoa erromeria.

 

IRAILAK 8, OSTEGUNA. AMABIRJINA EGUNA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.

12:00. Meza Nagusia.

Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.

13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18.00. Txan magoaren ikuskizuna umeentzat.

18:00. Gurea Kultura, Estazio aldean.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Alejandro Chicharro Barquerc. Ordezkoa: Jesus Ignacio Maínez Lozano. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

19:30. Afizionatuen pilota partidak frontoi zaharrean.

22:00. Rudeska + Nikotina + Dj Bull, Laranjadin.

 

IRAILAK 9, OSTIRALA
9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12.00. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
11:00. “Amaiur 500 garren urteurrena. Gorazarrea", dantza eta musikaz alaiturik, Laranjadin.
Ondoren. Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak.
13:00. Txakolina dastatzea, bertsolariekin.

16.30. Jolas parkea umeentzat 18:30ak arte.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.

18:00. Gurea Kultura, estazio aldean.

18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: José Adrián Centenera Pérez. Ordezkoa: Juan Barranco Blas. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

20:00. Ibili munduan emanaldia, Laranjadin. Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal.

22:00. Pilota profesionala: Master Caixa Bank Txapelketa.

23:00. Laket taldearekin kontzertua, Laranjadin.

 

IRAILAK 10, LARUNBATA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:00. Zirku-tailerra, umeentzat, frontoi zaharrean, 13:00ak arte.

12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.

14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.

17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.

19:00. Dj Dávila, kalez kale.

23:00. Dj Dávila, plazan.

 

IRAILAK 11, IGANDEA

(Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu)

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.

12:30. Meza.

13:00. Zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat. Ustekabe txaranga.

14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.

16:00. Skate-tailerra, umeentzat, frontoian. Ondoren, ikuskizuna.

17:30. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Gaizka Etxaniz eta Ira (Azkoitia. 2021,Gipuzkoako Txapelduna); Gaizka Etxaniz eta Laster (Azkoitia); Javier Gaztañaga eta Zeru (Antzuola); Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola); Mikel Aizpurua eta Argi (Oiartzun); Peio Segurola eta Lur (Matxinbenta); Iñaxio Etxeberria eta Mis (Azpeitia); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal).

19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean

Ondoren, eta festei amaiera emateko, Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.