Berriak

Atzealdea Zestoako herriak antzerki eta arte eszenikoaz gozatzeko aukera izango du egunero datorren astean zehar

XII. edizioa izango du Zestoako Antzerki Asteak, eta ekainaren 24tik 29ra bitartean ospatuko da. Aurtengoan lau antzezlanek, solasaldiek eta tailerrek osatuko dute egitaraua.

2024·06·20


12 edizio, hamaika ikuskizun
Badira 12 urte Zestoako Antzerki Astea lehen aldiz antolatu zela, eta ordutik hamaika antzezlan
eta kultur-ekintzaz gozatzeko aukera eskaini du Eromen Arte Eszenikoen Eskolak.
Ekainaren 24tik 29ra bitartean izango da aurtengo edizioa. Lehenengo hiru egunetan Eromen
Interpretazio Eskolako ikasleen kale-antzezlana Lili Jauregiko inguruetan estreinatuko da, eta
gainontzeko konpainia profesionalen ikuskizunak Caravan Park-eko eraikinean (Zestoako
industrial gunean) izango dira.

Aurtengo edizioan, lehen aldiz, Eromen Interpretazio eskolako ikasleen jantziak AEG
Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako ikasleen
kolaborazioarekin sortuak izango dira.

Eromen elkartearen proiektuak duen kulturaren demokratizazioaren filosofiari jarraituz,
deskontu bereziak, publiko guztientzako ekintzak eta gai anitzak proposatuko dira. Gainera,
ikuskizunen ondoren, antzerkigileekin solasaldiak, eta musikaz lagundutako zizka mizkak izango
dira, Laiak ardandegia eta Bekoetxe Merenderoaren eskutik.

Egitaraua honako hau izango da:
Ekainaren 24, 25 eta 26: Eromen Interpretazio eskolako ikasleek SORGIN BARATZA
antzezlanaren estreinaldia aurkeztuko dute Lili Jauregian, 21:30ean (sarrerak agortuta).
Ekainaren 27an: GURE XAHARRAK antzezlana izango da ikusgai, Caravan Park-en,
20:30ean.
Ekainaren 28an: PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN antzezlana taularatuko da,
Caravan Park-en, 20:30ean.
Ekainaren 29an: NOLA SORTU ISTORIO TXIKIAK, 14 utetik gorakoentzako tailerra
f12:00-14:00, Caravan Park-en.
Ekainaren 29an: KATAGORRIAREN ELEZAHARRA familia osoarentzako ikuskizuna
aurkeztuko da, 19:30ean, Caravan Park-en.

Interpretazio Eskolako sarrerak dagoeneko agortuta badaude ere, gainontzeko
anztezlanetarakoak oraindik eskuragarri daude Zestoako Turismo bulegoan eta baita
Entradium.com webgunean ere:

GURE XAHARRAK
PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN
KATAGORRIAREN ELEZAHARRA

Berrikuntza gisa, Kataluniatik etorriko den La Baldufa konpainiak Nola sortu istorio txikiak
izeneko tailerra antolatuko du 14 urtetik gorakoentzat ekainaren 29an 12:00-14:00 bitartean,
Caravan Park-en. Izena emateko: 658739032 telefonora idatzi.

Poltsiko eta adin guztietarako eskaintza
Urtez urte egonkortzen doan antzerkiaren jaialdi honek gero eta publiko zabalagoari eskaintza
egin nahi dio, horregatik, honako aukerak eta deskontuak eskaini dira:
● Helduei zuzendutako antzezlanen sarreren prezioa 8€koa izango da.
● 18 urtetik beherako ikusleek ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute.

Ikasturte berrirako izen-ematea
Era berean, jakinarazi nahi dugu bihar, ekainaren 20an, zabalduko dela Zestoako Interpretazio
Eskolan izena emateko epea, bai helduentzat (+18 urte) bai haur eta gazteentzat (18 urtetik
beherakoak). Izena emateko, bidali mezu bat eromenprodukzioak@gmail.com helbidera edo
deitu 658 739 032 telefonora.


Gozatu antzerkiaz, parte hartu eta bizi kultura!

 

*Argazkia: Danbolin