Agenda

Zestoako “Gurutze” jubilatuen etxean ezingo da jarduerarik egin bihar ostiraletik aurrera

OHARRA
12 MAR
Zestoa | Ongizatea eta osasuna | 2020

COVID-19 dela-eta, Osasun Publikoak emandako gomendioak jarraituz, Zestoako Udalak, neurri prebentibo gisa, Jubilatu Etxea ixtea erabaki du, Jubilatu elkartearen zerbitzu administratiboak izan ezik.

Zestoako Udalaren jabetasuneko Jubilatuen etxeko erabiltzaileen artean birus hedapena murriztea da helburua. Izan ere, infekzioa, batez ere, arnas tanten bidez eta jendearen arteko kontaktu zuzenaren bidez transmititzen da, eta zentro horietan egiten diren jarduera gehienek pertsonak espazio txiki batean elkartzea dakarte.

Osasun Publikoak Jubilatu Etxeetako jarduerak berriro martxan jartzeko aukera ematen duen bezain pronto, Zestoako Udalak normaltasunez irekiko du zentroa.