Agenda
Bi urtean herriko festa nagusiak ospatu ezinik egon ondoren, datorren asteazkenean, ekainaren 8an, lehen bilera egingo dugu aurtengo festak antolatzeko.
Bertan landuko ditugun gaiak hauexek dira, besteak beste:
-
Udan zer Zestoan?
-
Abuztu amaierarako proposamenak.
-
Uda amaierako kontzertua erabakitzea.
-
Edadetuen egunari buruzko nondik norakoak ( aurten XI. Txistularien alardea izango dugu, besteak beste).
-
Festetako egunak errepasatu.
-
Ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, pilota, paella, umeen bazkaria...).
-
Txupinazoa nork botako duen aztertu...
-
Eta abar.
Zestoako Udalak festak antolatzeko bilera horretara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi du; izan ere, erabateko lehentasuna izango dute ipatu bileran proposatutako ekitaldiak beste guztien gainetik.