Agenda
Atzealdea Zestoako etorkizuna erabaki. Parte hartze tailerra
Jakina denez, Herri Antolaketaren Plan Orokorra (HAPO) diseinatzen ari da Zestoako Udala. Plan horrek Zestoako herrigunea eta auzoen hirigintza-etorkizuna arautuko du. Dagoeneko Aurre-aurrerakina idatzita dago eta dokumentu horretan oinarrituta, proposamen zehatzak landuko dira, esate baterako:
- Herriguneko eta auzoetako zonaldeen erabilerak (industria, etxebizitza, landaguneak...)
- Zenbat etxebizitza egin behar diren eta non eraiki daitekeen eta non ez.
- Interesgarritzat jotzen diren ekipamendu berriak (kirol guneak, aisialdikoak, kulturalak, eskolarrak...).
- Errepide berriak nondik pasako diren.
- Babestu beharreko ondarearen errepasoa.
Datorren asteartean, otsailak 26, 18:30ean, udaletxean, parte-hartze tailerra egingo da eta, ondoren, beste saio batzuk ere egingo dira udal teknikari eta agintariekin.
Saio horietan jasotako ekarpenak Aurrerakin dokumentua idazteko balioko dute eta handik aurrera alegazioak bakarrik egin ahal izango dira baina proposamen berriak ezinezkoa izango da. Beraz, azken aukera litzateke ekarpenak egiteko.
Hori dela eta, parte-hartze tailerrera agertzeko ahalegin berezia egitea eskatzen zaie herritarrei.