Agenda
Atzealdea Ahuntzak aske Ertxiñan eta Santa Engrazia inguruan
Bandoa
08
UZT
Zestoa
|
Aizarna
|
2020
BANDOA (GAO 137 - 2020/07/21)
Zestoako Udalak jakin du hainbat ahuntz aske dabiltzala, inongo kontrolik gabe, Santa Engrazia eta Ertxiña mendien inguruan. Udalak ez daki norenak diren ahuntz horiek. Hori dela eta, norbaitek bereak baditu edo norenak diren badaki, Zestoako Udalarekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu, 15 eguneko epean.
Epe horretan animalia horiek norenak diren ez bada jakiten, Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, dagokion protokoloa jarriko du martxan.
Zestoan, 2020ko uztailaren 8an
Mikel Arregi Urrutia. Alkatea