Berriak

Atzealdea Zestoak dagoeneko Bizitegi Merkatuko Gune Tentsionatuko izendapena du

Gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) izendapena eta bihartik etxebizitzen inguruan aurrera neurri zehatzak hartzeko aukera izango du Zestoako Udalak.

2026·04·27


Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) izendapenaren argitalpena gaur kaleratu da eta Eusko Jaurlaritzak Bizitegi Merkatu Tentsionatuko Gune (BMTG) izendatzeko ekitaldia ere gaur egin du. Ekitaldian Denis Itsaso eusko jaurlaritzako etxebizitza saileko sailburuarekin batera Mikel Arregi Zestoako alkatea, Pasaia eta Arrasateko alkateak izan dira. Izendapenak hiru urteko iraupena izango du eta Euskal Autonomi Erkidegoan izendapena lortu duten 17 herrien artean Zestoa da txikiena.

 

Mikel Arregi Zestoako alkateak gaurko ekitaldian lau ardatzez osatutako ekintza plana aurkeztu du. Bihartik aurrera indarrean sartuko da izendapen berria eta besteak beste honako neurri hauek aplikatzeko aukera izango du Zestoako Udalak: alokairuen prezioen mugak, kontratuen luzapenak, etxebizitza turistikoen debekua eta alokairu berrien aldeko abantaila berriak.