Berriak

Atzealdea Zestoak bere zaintza komunitarioaren proiektua aurkeztu du Pasaian

Zestoako alkateak herriaren zaintza egitasmoa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaian antolatutako Zaintza HerriLab ekitaldian.

2022·03·23


Bakardadeari estrategia kolektiboaren bidez aurre egiteko sistema kooperatiboa abiatu nahi du hurrengo bi urteetan Zestoako Udalak Izarraitz proiektuaren bitartez. Mikel Arregi Zestoako alkateak egitasmoa gaur aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaian antolatutako Zaintza HerriLab ekitaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat udalerri aukeratu ditu adinekoen zaintza eredua martxan jartzeko, horien artean Zestoa.

Detekzio goiztiarrari esker, herrian zaurgarritasun egoeran dauden adineko pertsonak egoera larriagoetara iritsi aurretik antzeman nahi ditu udalak. Behin informazioa bilduta, udal gizarte zerbitzuen esku jarriko du. Egitasmoa, estrategia kolektiboaren bidez gauzatu nahi du Udalak. Horretarako sare publiko-komunitarioa eraiki nahi du Zestoako Udalak, herritarren arteko auzo-zaintza sustatuz.

Azken urteetan asko hazi da Zestoan bakarrik bizi den adineko pertsonen kopurua. Gaur egun 164 pertsona bizi dira herrian egoera honetan eta espero da hamabost urte barru 250 pertsonako langara iristea. Biztanleriaren zaharkitzea hori gaurdaino ezagutzen genuen sare komunitarioaren ahultzearekin batera etorri da. Eta bakarrik bizi diren adinekoen zati bat “radarretik kanpo” geratzeko arriskua dago. Udala azterketa demografikoa eta diagnosi kuantitatiboa egin ondoren egoeraren diagnosi kualitatiboa egiten ari da eta ondoren aktibazio komunitariora pasako da hautatu gabeko bakardadeari aurre egiteko oinarriak jarriz.

Proiektuan Udalak, Zestoako bi zaintza guneak (San Juan eta Gisasola), jubilatuen elkarteak eta 3Z elkarteak parte hartu dute.