Berriak
Otsailaren 5a arte egin ahal izango da
2016·01·20
Zestoa Herri Ikastetxean 2016-17 ikasturterako aurre-matricula egiteko aldia urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartekoa izango da, ikasle hasiberrientzat.
Informazio guztia eskuratzeko eta inprimakiak betetzeko aukera ikastetxe bertan izango da 09:30etik 12:30era eta 14:30etik 16:30era.
Aurkeztu beharreko dokumentuak honakoak dira:
- Gurasoen edo tutore legalaren NANaren fotokopia
- Gurasoei eta ikasleari dagozkien Familia Liburuko orrien fotokopiak
- Familia helbidearen errolda agiria, Udalak luzatutakoa
- Ikaslearen argazki bat.
- Banku edo Kutxako kontu korrontearen datuak (IBAN zenbakia barne)