Berriak

Atzealdea Zestoa eta Urepelek sinatu dute senidetze hitzarmena

6
Bi herrien arteko senidetzearen lehenengo ekitaldia izan zen larunbatekoa.

2023·11·20


Pasa den larunbatean izan zen senidetzearen lehenengo ekitaldi ofiziala. Urepeleko hainbat ordezkari izan ziren herrian eta bertako auzapez Xole Airek eta Zestoako alkate Mikel Arregik senidetze hitzarmena sinatu zuten udaletxeko areto nagusian. Ekitaldian, ordezkari politikoez gain, herriko hainbat eragile eta herritar ere izan ziren.

Aitor Salegi eta Gorka Olaizolaren bertsoek eta Aizpea Aristi eta Claude urepeldarraren doinuek Xalbador urepeldarraren eta Uztapide zestoarraren laguntasuna izan zuten hizpide. Ekitaldiari amaiera emateko, herriko plazan urepeldarrek eta zestoarrek soka-dantza dantzatu zuten, bi herrien arteko lotura hori irudikatuz.

Hurrengo ekitaldia azaroaren 26an izango da, egun horretan zestoarrak Urepelera joango dira senidetze hitzarmena sinatzera.

Ikusi hemen hitzarmena.

1 2 3 4 5 6