Agenda
Atzealdea Zestoa eremu gorrian
Alkatetzaren oharra
19
API
2021
|
COVID19 - koronabirusa
Osasun agintaritzak, gaur apirilak 19, argitaratu duen ebazpenean Zestoa eremu gorrian kokatu du.
Ondorioz, lehendakaritza dekretuak ezartzen dituen ondoko neurri murriztaileak, bihar asteartea apirilaren 20tik aurrera, indarrean sartuko dira:
- Udal itxiera perimetrala: salbuetsitako kasuengatik izan ezik, ezingo da udalerritik ez atera eta ez sartu.
- Barneko ostalaritza soilik 06:30-09:30 eta 13:00-16:30 ordutegira mugatuko da. Terrazetarako baldintzak aurreko berberak izaten jarraituko dute.
- Lehiaketa federatuan izan ezik, barruko kirol jarduera lau pertsonetara mugatuko da eta kirol azpiegituretako aldagelak ezingo dira erabili.
Osasun agintaritzak astelehenetan argitaratzen duen udalerrien ebazpen berriek bestelakorik adierazi arte iraungo dute neurri murriztaile hauek indarrean.
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako alkatea