Berriak
Atzealdea Zer egin herriko haurrek eta gaztetxoek euskaraz gehiago eta hobeto hitz egiteko?
2023·01·16
Euskararen erabileraz kezkatua gaude herritar asko. Gero eta gutxiago entzuten da euskara, gero eta traketsago... baita haur eta gazteen artean ere.
Herrian dauden gazteei zuzendutako ekintza eta jarduera ia-guztiak euskaraz dira. Baina badirudi ez direla nahikoak.
Horretaz pentsatzeko, eta guztion artean ideia eta aukera berriak aurkitzeko gai izango garela sinetsita, hausnarketa tailerra antolatu du Euskara Foroak eta bertaratzera gonbidatu nahi ditu gaiarekin interesa edo kezka duten herritar guztiak.
Tailerra euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena erabiliko da euskara ulertzen ez dutenentzat.