Berriak
Atzealdea Zer egin galdutako txakurren bat topatuz gero
2025·05·07
Herrian zehar txakurrak galduta agertzen direnean, udaltzainarekin jarri behar da harremanetan. Udaltzainaren ordutegia honakoa da: astelehenetik-ostiralera 07:30-20:00 eta larunbatetan 08:00-13:00. Honako hau da udaltzainaren telefonoa: 656784867. Udaltzainaren ordutegitik kanpo aurkituz gero 112ra deitu behar da. Abisuak Ertzaintzara bideratuko dituzte.
Galdutako txakurrak, Azpeitiko Gorriye Txakur Egoitzak jasotzen ditu. Bertan egoten dira 30 egunez eta jaberik ez bada agertzen edo inork ez baditu adoptatzen, Bilboko elkarte batek jasotzen ditu adopzioan emateko.
Bestalde, gogoratu garrantzitsua dela txakur guztiek txipa jarrita izatea, hala, galduz gero jabearekin harremanetan jartzea posible izango da. Horretarako albaitariarengana joatea nahikoa da. Bestalde, gogoratu txakur arriskutsuek txipa jarri aurretik udalaren baimena behar dutela.