Berriak
Atzealdea Zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Zestoako Udalak
2020·07·21
Covid-19ak langile askoren bizimodua beste modu batera antolatu beharra eragin du. Dirulaguntzaren helburua familia unitateek lana eta zaintza uztartu ahal izatea da, seme-alabenganako eta mendekotasuna duten pertsonenganako zaintza eta arreta egokia bermatzea. Are gehiago, kontuan izanda aurten udalekuak bertan behera geratu direla eta pasa den asteburuan Eguneko Zentroa itxi dela pandemia egoera honetan bigarrenez.
Bestalde, lana eta familia uztartzeaz gain, zenbait kolektiboren enplegagarritasuna eta lan baldintzen hobetzea ere sustatu nahi dira lerro honekin. Laguntza eskaerak deialdia argitaratzen denetik irailaren 30era arte egin ahal izango dira, 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte egindako kontratazioei aplikatuko zaizkie eta eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Zestoan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduerak iraun bitartean
- Covid-19aren ondorioz sortutako zaintza beharrei erantzuteko pertsona bat kontratatzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Zenbatekoak
Familia unitateko diru-sarrerak urteko |
Laguntza (kontratatutako pertsonaren soldata gordinaren portzentaia) |
0-20.000 € | %100 |
20.000-30.000 € | %50 |
30.000-35.000 € | %20 |
35.000 € baino gehiago | EZ |