Berriak

Atzealdea Uztailaren 14an egingo da HAPO aurrerakinaren Zestoako aurkezpena

Herriguneko aurkezpen-hitzaldia martxoan zen egitekoa baina, koronabirusak eragindako alarma-egoera medio, atzeratu egin zen.

2020·07·10


Zestoako Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aurrerakinaren inguruko hitzaldia uztailaren 24an egingo da, Udaletxeko aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Aizarnako eta Arroabeko aurkezpenak eginda, herrigunekoa izango da azkena.

Aizarnako hitzaldia martxoan egin zen, alarma-egoera dekretatu aurretik. Arroabeko eta Zestoako hitzaldiak ere martxoan ziren egitekoak, baina bertan behera geratu ziren. Arroabekoa ekainaren 26an egin zen eta datorren asteartean egingo da Zestoakoa.

Pandemia medio, epe-administratibo guztiak izoztuta egon dira martxoaren 13tik ekainaren 1era arte. Horrek eragindako eragozpenak leuntze aldera, Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aurrerakinaren jendaurreko epea uztailaren 30era arte luzatzea erabaki zen ekaineko osoko bilkuran.